Aholkuak

Gure eskoletara joateko

Haurtxo batekin bazatoz, bere konfiantzako heldu batekin etorri beharko du beti, eta berarekin sartuko da uretan.

Helduak bainujantzia, eskuoihala eta txankletak ekarri behar ditu. Txanoa ez da beharrezkoa. Ile luzea izanez gero, pintza batekin bilduko da.

Haurtxoak uretako pixoihal bat (azalera handietan salgai) eta eskuoihal bat ekarri behar ditu. Txanorik ere ez da behar.

Aldagelara pasatzen da orgatxoarekin, non heldua aldatu egiten den, haurra bere orgatxoan geratzen den bitartean. Behin heldua aldatuta dagoela, haurtxoa jantzita eta besoetan duela, behar duenarekin, igerilekuko esparrura pasatzen da. Bertan, haientzat prestatutako aldagailu batzuk daude, poltsak uzteko bankutxo batzuekin Irteera berdin egingo da.

Beste pertsona bat etortzen bada, saioa kristal baten bidez jarrai dezake.

Haurrak badira, aldagelara pasatzen dira gurasoekin edo laguntzaileekin, aldatzen laguntzeko. Aldagelako monitore bat dago, eta horrek lagundu egin diezaieke sarreran zein irteeran aldatzen, hala eskatuz gero. Berarekin sartu eta aterako dira pisizinaren esparrutik.

Bainujantzia, txankletak, eskuoihala (pontxo motakoa da egokiena), txanoa eta betaurrekoak ekarri behar dituzte. Txanoa eta betaurrekoak nahitaezkoak dira benjamin II. mailatik aurrera.

Ile luzea duten haurrentzat, nahitaezkoa da silikonazko txano bat ekartzea. Irtetean, ilea pixka bat lehortuko zaie haurrei, eta, behin aldagelatik kanpo, berriro pasatzen utziko diegu laguntzaileei, gehiago lehortu nahi badituzte ere.

Heldua bazara, ama aurreko edo ondorengo programa, osasun-tailerrak… bainujantzia, eskuoihala edo albornoza, txankletak eta txanoa ekarri behar dira. Igeriketa saioak badira, betaurrekoak ekarri beharko dira.

Gimnastika hipopresiboko klaseetara bazatoz, ekarri arropa eroso eta arina.

KASU GUZTIETAN, 15 bat minutu lehenago etorri aldagelara, igerilekuko saioaren orduan egoteko. Irteera lasaiagoa da eta mundu guztiak har dezake behar duen denbora.

DUTXA nahitaezkoa da igerilekura sartu aurretik.